Bilboko Udalak zuzeneko dirulaguntzak eskuratzeko deialdia onartu berri du. Laguntza horien helburua da langileen eta bezeroen segurtasuna bermatuko duen babes-materiala erostea.
500.000 euroko aurrekontua du guztira, uriko merkataritzaren, ostalaritzaren, jatetxeen eta enpresen egiturak —sektore kaltetuenetako bat— establezimenduak prestatzearen ondoriozko gastuei aurre egin ahal izateko, koronabirusaren pandemiaren ondoriozko higiene- eta osasun-prebentziorako protokoloen arabera.
Diruz lagunduko dira COVID-19aren aurkako babesarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen erosketa eta arrisku biologikoetatik babesteko ekipoena.