‘Shanghai Top Startup’ saria jaso du MusicLAB enpresak

0

Orioko Eñaut Martik eta ikaskideek duela lau urte eta erdi abiatu zuten MusicLAB proiektua Txinan, musikaren bidez umeen garapen pertsonalean laguntzeko helburuarekin.

‘Shanghai Top Startup’ saria inondik ere espero gabe jaso dute Eñaut Martik eta lankideek. Txinatik adierazi duenez, «lehiaketaren antolakuntzak inguruko hamar startup onenen artean sartu zuen gure enpresa, eta gero, publikoak erabaki du garaile gu izatea».

Marti ez da halako lehiaketen zalea, baina gustura hartu du saria. «Asteburu honetan jakin dugu irabazle gertatu garela. Egia esan, normalean ez dugu halako ekimenetan parte hartzen; nahikoa izaten dugu enpresaren eguneroko martxari eustearekin. Ez dakit gure izena nork eman zien antolakuntzakoei. Ea sari honek, modu batera edo bestera, jende gehiago erakartzen duen gurera.