Udako ordutegia Bilbobusen

0

Bilbobus udako ordutegiarekin hasi da. Irailaren 6ra arte, autobusen udal zerbitzuak udako ohituretara eta premietara egokitu ditu bere ordutegiak. Uda sasoian, urtero legez, Bilbobusek ordutegiak eta maiztasunak aldatu egiten ditu erabiltzaileen urteko sasoi honetako premietara egokitzeko.

Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, Bilbobuseko markesinetako kartel eta fitxa informatiboetan kontsulta daitezke, baita BioBidek bezeroei arreta emateko duen bulegoan ere (Poza Lizentziatua, 8).

Gainera, ordutegia Bilbobusen aplikazioaren bidez edo www.bilbao.eus udal webgunetik deskargatuta ere kontsulta dezakete erabiltzaileek. 010 Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere kontsultatu daitezke ordutegiak.