Euskotrenen Hendaiako geltoki berria datorren 29an hasiko da zerbitzua ematen

0

Datorren astelehenean, ekainaren 29an, jarriko du zerbitzuan Euskal Trenbide Sarea Euskadiko trenbide administratzaileak Euskotrenen Hendaiako geltoki berria. Horrez gain, Covid-19aren ondoren mugaz gaindiko trenbide komunikazioak berreskuratuko dira. Egungo terminala, aurrekoaren toki erabilgarria bikoizten duen eraikin berria da. Halaber, nasa handitu egin da eta azken tartean trenbideak bikoiztu egin dira. Jarduketa horiei esker zerbitzu hobea eskaini ahal izango zaie erabiltzaileei, eta segurtasuna handitu eta irisgarritasuna hobetuko da.

Proiektua, 2017ko abenduaren 20an Frantziako Trenbideen Sozietate Nazionalaren (SNCF) eta ETSren artean sinatu zen hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Akordio horretan, SNCFk, trenbidea bikoizteko eta zegoen geltokia handitzeko beharrezkoak ziren lurrak lagatzeko konpromisoa hartu zuen. ETSk, bere aldetik, Frantziako trenbideetako mantentze-lanetako langileen aurrefabrikatutako bulego zaharrak kendu eta haien ordez berriak jarri ditu. Halaber, ingurunea urbanizatu du, eta langileentzat 48 plaza izango dituzten bi aparkaleku eraiki ditu.

Ondorengo fase batean, geltoki zaharra eraitsi eta Hendaiatik abiatzen eta bertara heltzen diren bidaiariei zerbitzua emateko behin behineko bat eraiki zen, aurrekotik 150 metrora. Bederatzi hilabetetan eman du zerbitzua.