Leioako taberna baten arduraduna atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

0

Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Leioan, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Arrastatuak ostalaritza-establezimendu bat kudeatzen zuen, eta bertan substantzia sorgorgarrien txikizkako salmentan aritzen zen.

Ertzaintzak, Itzubaltzeta auzoko droga-trafikoari buruz jasotako informazioetan oinarrituta, atzo ostalaritzako lokal bat zaintzeko dispositibo bat ezarri zuen, bertan drogarekin trafikatzen zela susmatuta. Agenteek atzo egunean zehar egiaztatu zuten bezero ugari hurbiltzen zirela lokalera, eta bertan hiru bat minutu baino ez zirela egoten. Bezeroek elkarrizketa laburra izaten zuten eta truke bat egiten zuten zerbitzariarekin, edateko ezer hartu gabe.

Lokala substantzia sorgorgarrien banaketarako erabiltzen zutelako susmoa egiaztatu ondoren, agenteak, era horretako substantziak aurkitzeko txakurrek lagunduta, lokalean sartu ziren, eta haxixa eta doitasun-balantza bat aurkitu zituzten. Legez kanpoko substantzia konfiskatzeaz gainera, dirutan 300 euro inguru atzeman izanaren akta ere egin zuten agenteek.

Ebidentzia horien aurrean, atxilotu egin zuten tabernaren arduraduna, osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta.