Txomin Eneako BOE-tarako bisita birtualak

0

Donostiako Txomin Eneko Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskatzaileen eskura jartzen ditu  Udalak Hiruditek donostiar enpresak garatutako 3D teknologiaren bidez eskaintzen diren etxebizitzetan murgiltzeko bisita birtualak.

Tresna horri esker, babes ofizialeko etxebizitzen erabiltzaileak birtualki joan daitezke gela bakoitzetik, 3Dko ereduari esker espazioa globalki ulertzea lor dezakete, edo ibilbide automatikoaz gozatu dezakete botoi bat sakatuz. Gainera, errealitate birtualari esker, bisita horiek VR betaurrekoekin esperientzia erabat murgilduta batez goza daitezke.

Etxegintzako departamentuak teknologia mota horren alde egin du, abangoardiako higiezinetako joera, herritarrei balio erantsi, gardentasun, segurtasun eta erabateko irisgarritasun handiagoko zerbitzua eskaintzeko.

Eskaneatutako 6 etxebizitza bakoitzak ezaugarri desberdinak erakusten ditu (m2 kopurua, logelak, orientazioa…), eta Txomin Eneko sustapen berrian herritarrek aurki dezaketenaren erakusgarri da.

Teknologiak on line neurtzeko tresna ere badu, erabiltzaileari modu guztiz fidagarrian neurriak hartzeko aukera ematen diona, espazioak, altzariak edo dekorazioa antolatzeko.