Berdintasunaren aldeko udalen sareak “berdinlan” batzordeak jarri ditu martxan

0

Berdintasunaren aldeko udalen sareak, Berdinsareak, ez du jarduna eten alarma egoerak iraun duen bitartean. EUDELek eta Emakundek bultzatutako sare hau udalentzako erreferente nagusia da, eta oso aktibo egon da alarma egoeran eta itxialdian. Hilabete hauek balio izan dute hausnarketa estrategikoa abiarazteko bi batzorderen bitartez: bata politikariekin martxoan, eta bestea berdintasuneko teknikariekin maiatzean.

Berdinsareak “normaltasun berriaren” etapari aurre egiten dio, berdintasuneko tokiko politiken norabide berria eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka diseinatzeko aukera bat bezala.

EUDELek ekainaren 11n emandako azken gomendioen ildotik, berehalako helburua daudaletan Berdintasun politikak, baliabideak eta programak eustea eta indartzea, atzerapausorik egon gabe, COVID-19 pandemiak sortutako egoeran.