Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak traineruen ligak babestuko ditu

0
PRUEBA

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak traineruen ligak babestuko ditu, aurten ere, Euskadiko produktu eta zerbitzuak promozionatzeko. Arantxa Tapia sailburuak parte hartu du gaur egindako estropada-denboraldiaren aurkezpen ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzak oso era positiboan baloratu du estropaden ligak Eusko Labelen produktuen promoziorako eskaintzen duen plataforma. Izan ere, udan zehar ikusgai izatea eta entzute handia lortzen dituzte, beste bide batetik lortuko ez lituzketena, alegia.

Uda honetan ere kultura, tradizioa, kirola, produktua eta zerbitzuak bat eginda izango ditugu Euskotren eta Eusko Label estropadetan.