Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak hiru transferentzia berri adostu dituzte

0

Transferentzien Batzorde Mistoa batu da Euskadiri Gernikako Estatutuan aurreikusten diren beste 3 transferentziaren eskualdatzea adosteko: Kaleratze kolektiboko espedienteen eraginpean dauden langileentzako ohiko erretiroaren aurretiko laguntzak, produktu farmazeutikoei buruzko legeriaren betearazpena eta eskola-aseguruaren osasun-prestazioak. Bi gobernuek hiru transferentziak 7,5 milioi euroan baloratu dituzte; haietatik, aurrerantzean, Euskadik Kupotik % 6,24 deskontatuko du, urtero.

Hiru akordio horiek lehenak dira bi gobernuek pasa den otsailaren 20an Gernikako Estatutua osorik betetzeko kronograma itundu zutenetik. Transferentzien Batzorde Mistoa ez da batu bi gobernuek 2019ko apirilaren 16an AP-68 autobidea Euskadiri eskualdatzea sinatu zutenetik.

Topaketa bideokonferentziaz izan da, eta Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa izan dira topaketako buru.