Flandria eta Galesekin lankidetzan aritzeko proiektu teknikoetarako laguntzak

0

EHAAk gaur ekainaren 25ean argitaratzen du Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren diru-laguntzen deialdiaren ebazpena, Flandriako eta Galesko eskualde estrategikoekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako. Eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da, ekainaren 26an, eta 2020ko uztailaren 27an amaituko da.

Laguntzak 40.000 eurokoak dira guztira, eta Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautzen dituen martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren barruan sartzen dira. Dekretu horren helburua da alde biko harremanak sendotzea eta Euskadirentzako estrategikotzat jotzen diren kanpoko beste eskualde batzuekin itunak eta lankidetzak finkatzea. Horien artean daude Galesekin eta Flandriarekin egindakoak. Euskal Autonomia Erkidegoak Galesekin Lankidetza Memorandum bat izenpetu du eta Flandriarekin Asmoen Adierazpen bat.

Hala, dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta dauden pertsona juridiko pribatuentzat dira. Pertsona juridiko horiek alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektua aurkeztuko dute eta bi eskualde estrategiko horietako bazkide batek hartu beharko dut parte bertan.