Barakaldok hiriko aniztasun afektibo-sexuala eta errespetua ikusgaitzeko konpromisoa erakusteko, Emakumearen Arloak iaz Herriko Plazan sortutako Aniztasunaren Lorategia handitu du, Arrontegi auzoraino eramanez, bai eta paretetako bat apaindu ere Barakaldoko Orfeoiaren pasabidea LGTBIQ+ ostadarraren koloreekin.
Gainera, adierazpen instituzional bat onartu dute Udalean, EAJ-PNVren, PSE-EEren eta PPren babesarekin, Elkarrekin Barakaldoren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin. Adierazpen horretan, LGTBIQ+ pertsonen bizitzak eta eskubideak babesten dituzten lege-arau berrituak izatearen garrantzia eta kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzeko beharra azpimarratzen dira.
Iaz, lehenengo aldiz, Aniztasunaren Lorategia loratu zen Barakaldon, Herriko Plaza inguratzen duten lorategietan. Loreen bidez, aurten loratu diren lau LGTBI bandera ikus daitezke. Ez da bakarra, ordea. Ekimena aurten ere Barakaldoko Orfeoiaren pasabidera eraman dute, eta lorategi bertikal bat sortu, koloretako loreekin. «Barakaldo oso hiri anitza izan da beti, errespetuzkoa eta aldarrikatzailea, eta ekitaldi hauekin lorategi bihurtu nahi dugu normalizazioaren eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzeko, guztiok modu askean bizi eta maitatu ahal izateko», adierazi du Rakel Olalla Emakume Arloko zinegotziak.Ekainaren 28an, igandean, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Oraingo honetan, Covid-19aren ondorengo egoera dela eta, ez da deitu gaur goizean Emakume Batzordean onartutako manifestuaren irakurketa publikorik; baina adierazpen hori udalaren webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko da.