“Artistak koronabirusaren aurka” proiektuko bi deialdiak onartu dira

0
PRUEBA

Bilboko Udalbatzarrak “Artistak koronabirusaren aurka” deritzon proiektua onartu du, 100.000 eurokoa. Bi deialdi dira: bata, makro-erakusketa bat egiteko, eta bestea, saiakera kritikoak egiteko. Bien helburua da osasun-krisiaren ostean arte garaikidearen sortzaileen tokiko sektorea babestu eta bultzatzea.

“Artistak koronabirusaren aurka” programa #BilbaoAurrera planaren barruan dago, Bilbon gizarte-kohesioa indartzeko eta ekonomia, enplegua eta berraktibatzeko neurriena, osasun-krisi honek gehien kolpatu dituen sektoreei lagundu nahi diena.

Udalak Bizkaiko artearen sektorea babesten du, kultur ekoizpenerako baliabideak eskainiz. Hartara, testu kritikoen deialdi bat egin du, eta egungo testuinguru historikoan sortutako artelanen eta bitartekotzako esku-hartzeen makro-erakusketa bat antolatu du. Ekimen hauen bidez, COVID-19-ak ekarritako osasun-krisitik sortu den egoerari aurre egin nahi dio.

Udalak artearen eta kulturaren sortzaileen funtsezko papera nabarmendu nahi du. Beraien ekarpena eta garrantzia ezinbestekoak eta eztabaidaezinak bihurtu dira itxialdian zehar. Finean, krisi-egoeren aurrean oso kaltebera den kolektibo bat babestea da asmoa. Gainera, kolektibo honek kulturaren sektorean dituen papera eta lana berreskuratu nahi dira, haren lanak eta gogoetak plazaratuz.