Prest dauka guztia Barakaldok hiriko igerilekuak udaldirako zabaltzeko. Barakaldoko alkate Amaia del Campok Gorostitzako atzo bisitatu zituen kanpoko igerilekuak, bertatik bertara ikusteko, bihartik ezarriko diren protokoloak eta instalazioen egoera. «Protokolo desberdinak ezarri ditugu, gure herritarrak seguruago sentitu eta instalazioez goza dezaten, betiere zuhurtasunez jokatuz eta prebentzio neurri guztiak aintzat hartuz, birusa kalean baitugu oraindik», adierazi du alkateak.
Barakaldo Kirolak-en barakaldokirolak.eus web orrian eskatu beharko da aurretik hitzordua, edo makina saltzaileetan, bestela, bi egun lehenago. Sarrera bakarra gordeko da pertsona bakoitzeko, eguneko eta ordu-tarte bakoitzeko, eta egun eta ordu-tarte berean ezingo da erreserba bat baino gehiago egin. Erreserba hori egin ahal izateko, Barakaldo Kirolak-i gako bat eskatu behar zaio. Gakoa posta elektronikoz bidaliko zaie erabiltzaile guztiei.