Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu osasun-ikerketako erakundeetara

0

Gobernu Kontseiluak, gaur, Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia osasun-ikerketako erakundeei 1,5 milioi euroko zuzeneko dirulaguntza eman die, 2020 ekitaldirako,  euskal osasungintza-sisteman gailu medikoak eta osasun-teknologiak baliozta eta froga daitezen bultzatzeko.

Osasun-hobekuntzekin zerikusia duten eginkizunez gainera, osasun-ikerketako erakundeak funtsezkoak dira 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko RIS3 Euskadi espezializazio adimentsurako estrategiaren zabalkundean. Testuinguru horretan, gailu medikoak eta osasun-teknologiak balioztatzeko eta frogatzeko prozesuak areagotzearen eta bizkortzearen aldeko apustua egin da, Innosasun programaren barruan produktuak garatzen laguntzeko.