298.000 euro udalei artxiboak abian jarri edo hobetzen laguntzeko

0

Gobernu Batzordeak 298.000 euroko partida onartu du tokiko erakundeei artxibo-sistema propio bat abian jarri edo hobetzen laguntzeko diru-laguntza lerro baten bitartez. Laguntza horien bidez, udalek artxiboak deskribatzeko tresnak hobetu (gidak, inbentarioak…), artxiboen irisgarritasuna handitu edo digitalizazioan aurrerapausoak eman ahal izango dituzte, beste helburu batzuen artean.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako diru-laguntza horiek ondoko lau zereginetatik edozein bultzatzeko izango dira:

  • Artxiboak deskribatzeko tresnak sortzea eta hobetzea (gidak, inbentarioak, katalogoak, datu-baseak…), funts dokumental horietan gordailatutako informazioa herritarren artean hedarazteko ez ezik, tokiko administrazioek dokumentuak egunero kudeatzeko ere balio dutenak.
  • Herritarrek irisgarriago izatea bai fisikoki bai birtualki, extraneten (Internet nagusiki) eta intraneten, gordailatutako artxiboak eta dokumentazioa.
  • Artxiboko dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentuen bildumak digitalizatzea, 50 urte edo gehiago dituztenak.
  • Dokumentu-funtsak baliozkotu eta hautatzea, betiere funtsak kontserbatzeko/ezabatzeko politika global baten barruan.
  • Kultura-hedapeneko artxibo-jarduerak bultzatzea.