IVAP-ek 22.000 euro bideratuko ditu enpresa eta erakundeetako praktikak diruz laguntzera

0

Gobernu Kontseiluak, gaur, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako “2019-2020 Hirigintzako eta Lurralde Ikasketetako XLV. Ikastaro”ko ikasleek erakunde eta/edo enpresetan diruz lagunduta egingo dituzten praktiken deialdia onetsi du.

Ikastaroak 700 orduko iraupena izango du eta, gainera, 300 orduko praktikaldia izango du, ikastaroa osorik gainditu duten ikasleentzat, baldin eta hirigintza-arloan 48 hilabetetik beherako lanbide-esperientzia badute, azken 8 urtean. Praktikak ez dira beharrezkoak izango ikastaroa egin dela egiaztatzen duen diploma eskuratzeko.

IVAPek, guztira, 22.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza horietara; laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.222,22 euroko kopurua, eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) kudeatuko du dirulaguntzaren esleipena eta segimendua.

Diruz lagundutako praktikak hilabeteko epean eskatu ahalko dira, uztailaren 13an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Eskabideak IVAPek webgunean (www.ivap.euskadi.eus) ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko dira.

Deialdia IVAPen “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an sartzen da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak deialdiaren bidez duen helburua da lurralde-antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten arloetan diharduten pertsonen prestakuntzari eta birziklapenari bide ematea.