Osasun eta Kontsumo sailak uda seguru eta modu osasungarrian igarotzeko aholku-dekalogoa aurkeztu du

0
PRUEBA

Aurten COVID-19 gaitzak sortutako egoerak baldintzatuta datorren uda honetaz modu seguru eta osasungarrian gozatu ahal izateko, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo sailak aholku-dekalogo bat prestatu du.

Horregatik, gogorarazten digute uda-sasoia ezin dela aitzakia izan koronabirusak eragindako kutsadurak prebenitzeko beharrezko neurriak alde batera uzteko. Uda honetan bidaiatuko duten zein hirian geldituko diren pertsonei gomendatzen zaie bete ditzatela osasun-agintariek gomendatutako prebentzio-neurriak, era horretan kutsatzeko arriskua murrizteko.

Gainera, udan joan-etorri gehiago egiten dugunez, gomendagarria da, segurtasun-neurriei dagokienez, arreta handiz jokatzea gure bidaietan, babes-elementuak ahaztu gabe –maskarak kasu– eta, ahal den neurrian, bidaiarien arteko distantzia mantenduz.

Oporraldia igarotzera gure ohiko bizilekutik kanpora joaten garenean, garrantzitsua da erreserbak aldez aurretik egitea; era horretan, ziur egongo gara ostatua aukeratu dugun denbora-aldian erabilgarri egongo dela. Halaber, kontsumitzaileei gomendatzen zaie aldez aurretik informa daitezela oporretarako aukeratutako ostatuetan COVID-19 gaitzarekin lotuta ezarri dituzten protokoloei buruz.