Bera Beraren berrurbanizazioa martxan da berriz

0

Bera Bera hiritartzeko lehen faseko lanei berrekin zaie, Aiete auzoan, alarma-egoerak eragindako geldialdiaren ondoren,

Marisol Garmendia, Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, «osasun-krisiaren garaia gaindituta, aurretik hasitako obra horri ekingo diogu berriz ere, eta horrek eremu horretan oinezkoentzako ibilbideak sendotzea ekarriko du, zerbitzu-sareak hobetuz, saneamendua hobetuz eta ur beltzen eta euri-uren sarea bereiziz, eta, horretarako, zangak ireki beharko dira».

Bera Bera berrurbanizatzeko lanak 8 hilabeteko epean egingo ditu Altuna y Uria enpresak, eta 1.412.803 euroko aurrekontua izango du.

Bigarren faserako, Donostiako Atletikoren ondoko aparkalekuen eta merkataritza-gunearen inguruaren jarduketa geratzen da. Bertan, espaloiak hobetu eta zabalduko dira, zirkulazioa 30 zonen bidez baretuz eta galtzadaren zabalera murriztuz.