Gaur hasi dira Errondo gainaren hegala egonkortzeko lanak, eta bi hilabetez luzatuko dira.
Marisol Garmendia Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, «Azkenean, atal luze bat itxi da, mendi-hegal ezegonkor batean obrak oso konplexuak direlako; gainera, Euskotrenen trenbide-sarea behealdean dagoenez, kontu handiz lan egin behar da».
Garatu beharreko irtenbidea da mendi-mazelaren goiko aldetik igarotzen diren ur-fluxuak moztea. «Euri-ura gidatzeko beharrezkoak diren drainatzeak eta kanaletak jarriko dira, eta mazelari eusteko mikropilotezko pantaila bat jarriko da, mazela saneatu eta lur-jausiak eragotziko dituen sare baten bidez babesteko», adierazi du Hiri Proiektuen zinegotziak.