Bilboko Udalak 1.093 eskaera jaso ditu terrazak ipintzeko edo handitzeko

0
Fotografía: www.tkshed.com

Maiatzaren 11tik ekainaren 26ra arte, Bilbon terraza berria jartzeko edo baimenduta dagoen terraza handitzeko 1.093 eskaera jaso dira. Zehazki, 329 terraza berriei buruzkoak dira, eta 764 azalera handitzeari buruzkoak.

Espazio Publikoaren Zuzendaritzak dagoeneko aztertu eta sailkatu ditu eskabide guztiak. Horietatik, erabaki da 746 eskaerari baimena ematea, eta, aldiz, beste 347 eskaerari ezezkoa eman zaio. Baimenduta izango direnak, 529 espaloian dira (78 berriak eta 451 lehendik baimenduta; eta, 522, 4 metro baino gehiagoko espaloiei buruzkoak eta 18, 4 metro baino gutxiagoko espaloiei buruzkoak); eta, 217 galtzadan edo aparkaleku-bandan (99 berriak eta 118 lehendik baimenduta).

Bestalde, baimena ukatzeko funtsezko arrazoia da –ia kasu guztietan- espazio fisikorik eza edo seinaleztapen horizontalarekin, bertikalarekin, hiri-altzariarekin kontenedoreekin… bat etortzea, terraza bat jartzea edo handitzea bideraezina egiten baitu.

Bilboko Udalak ostalaritzako terrazak egokitasunez ireki daitezen ostera ere, apurka-apurka, sektorea nahitaez itxi behar izan ostean COVID-19 krisiarengatik, zenbait neurri salbuespenezko eta iragankor onetsi ditu, ostalaritzaren sektorea osasun krisiarengatik jasaten ari den kalte larria arintzearren, Udalak ahal duen neurrian.