Bilboko Udalak online tresna berri bat egokitu du herritarrek botoa non eman behar duten jakin dezaten

0

Bilbotarrek www.bilbao.eus webgunearen bidez kontsulta dezakete zein hauteslekutan dagokien botoa ematea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, uztailaren 12an, igandean.

Interneterako konexioa duen edozein gailutatik azkar eta erraz sartzeko tresna da:

  • www.bilbao.eus helbidean sartu eta geobilbao.eus aplikaziora zuzenduko gaituen banner nabarmenean klik egin edo zuzenean azken orri horretan sartu.
  • Zabaldu menua, «bilatu elementuak» kaxaren ezkerraldean klik eginez.
  • Hauteskundeen karpetan klik egin eta 2020rako Hauteslekuak aukera hautatu.
  • Gailu mugikorren kasuan, egin klik atzera egiteko gezian – Pantailaren goiko eskuineko aldean, hauteskundeen ondoan –, atzera egiteko gezian berriz eman – Pantailaren goiko aldean, Kapera guztien aldean –.
  • Posta-helbidea sartu bilaketa-kutxan edo, mapan zuzenean, bizilekuaren kokapenaren gainean klik egin.
  • Gailu mugikorren kasuan, hautatu geruzak aukera.
  • Klikatu mapan agertzen den zirkulu urdinaren gainean.

Udalak herritarren eskura jartzen du online tresna berri hau, hauteskunde-egunean nahasketak saihesteko edo, gutxienez, minimizatzeko. Izan ere, osasun-gomendioei jarraituz, Bilbok 12 hauteskunde-gune berri izango ditu -ohi baino %25 gehiago- boto-emaileak banatzeko eta pilaketak saihesteko.

Horrela, Bilboko biztanleen %16k bozkatu ohi ez duen leku batean emango du botoa, eta %43k instalazio berberetan, baina ohiz kanpoko ikasgela edo eraikinetan.

Udalak gogorarazi duenez, datozen hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten 273.007 pertsonek ere kontsultatu eta egiaztatu dezakete zein hautesleku esleitu zaien oraingoan etxebizitzetara iristen den errolda-txartelean.