Donostiako Udalak atzo goizean aurkeztu zuen hiriko bizikleten alokairurako Dbizi sistema berria. Hau mistoa izango da, bizikleta mekanikoak eta elektrikoak edukiko baititu, eta hobekuntza nabarmenak izango dituzte, bai bizikletetan eta baita geltokietan ere.
Kontratuak 8 urteko iraupena edukiko du, eta espero da lehen geltokiak eta bizikletak 2020ko azaroan egotea erabilgarri.