Donostia Kirolak hiru kirol pista berri egokitu ditu

0

Hiriko hainbat auzotan hiru kirol pista berri egokitzeko lanak amaitu ditu Donostia Kirolak. Lehen kirol pista Altzako Udal Gimnasioaren ondoan dago, Eraikuntzaren Institutuan zegoen kirol pista zahar bat aprobetxatuz. Zoladura konpondu da, zelaietako lerroak pintatu dira. Amaitzeko, kirol ekipamendu berria jarri da.

Rodilen ere oso egoera txarrean zegoen antzinako kirol pista aldatu da. Kasu honetan, hormigoizko zolata bat egin da eta, horren gainean, pista berri bat jarri da. Honek ere hiriko beste eremu batzuetan daudenen itxura bera du, zoladura urdina, inguruko itxitura eta kirol ezberdinetarako ekipamendua dituena.

Azkenik, Intxaurrondon auzoko petanka pista estali da, egokitzapen hori eskatzen ari ziren auzoko adineko pertsonek asko erabiltzen zuten lekua.