Donostia, munduko ikerketa-zentro zientifiko kolaboratiboena

0

Nature aldizkariak ekoizpen zientifiko gehien dituzten munduko hiriburen ranking-a egiten du, eta  lehen 200 hiriburu eta metropoli-eremu nagusien horien artean dago Donostia. Zehazki 2017. urtean zerrendako 198. postuan dago.

Eneko Goia Donostiako alkateak uste du sailkapen honetan hiria aipatu izanak “berresten duela zientziaren eta ezagutzaren alde aspalditik egiten ari garen apustua, bai erakundeen aldetik, bai beste eragile publiko eta pribatu batzuen aldetik ere”. Hala, “Donostian oinarritutako ikerketa-zentroen sare trinkoa, Donostia International Physics Center-etik hasita, unibertsitateak, Tecnalia, CiC Biomagune, Nanogune eta beste ikerkuntza polo batzuk, eta esparru pribatuko ekimen asko, gure hiria ezagutzarako bide egokia bihurtzen dutenak” nabarmendu du.

Zalantza gabe, albiste bikaina da hiriarentzat. Gainera, kanpoko lankidetzari dagokionez, buruan kokatzen da. Hau da, Gipuzkoako hiriburua liderra da beste leku batzuetako ikertzaileekin batera idatzitako artikulu zientifikoak egiten. Honek indartu egiten du Donostiaren zeregina. Izan ere, hiriko Estrategia Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko konpromisoa eta apustua da.