Donostiako hondartzek kabina zerbitzua dute

0

Hiri Proiektuetako zinegotziak adierazi duenez, «azken asteetan hondartzak hainbat zerbitzurekin ari dira lanean, hala nola, sorospenarekin, dutxekin, app-ekin eta edukierei buruzko webguneko informazioarekin, bai eta garbiketa indartzearekin ere, baina denboraldiaren hasiera ofizialarekin, Donostiako hondartzetako zerbitzuen eskaintza osatu da, ezohiko uda honetan, koronavirusak eragindako krisiaren ondorioz».

Hori dela eta, gaurtik hasita, hiriko hiru hondartzetako kabinak jarri dira martxan. Ohiko ordutegia izango dute, 09: 00etatik 20:30etara, eta leihatila zerbitzuak eskainiko dira. Horrela, erabiltzaileek arropa eta objektu pertsonal txikiak gordetzeko aukera izango dute. Gainera, komunak eta arropa aldatzeko lekuak ere izango dira. Ohiko zerbitzuetatik kanpo geratuko dira kabinetako dutxak. Hauek ezin izango dira erabili, pandemiak eragindako prebentzio sanitario neurri gisa.

«Denboraldi atipikoa da», adierazi du zinegotziak. «Hondartzak dira hiriaren erakargarritasun nagusia, baina ahalik eta gehien zaindu behar ditugu balizko berragerraldietatik babestuko gaituzten neurriak. Ezinbestekoa da megafoniaz edo Kontxako sarbideetan jarritako banderatxoen kolorez edo Udaltzaingoak eta hondartzainak emandako argibideei kasu egitea. Osasun-segurtasuneko neurriak dira, eta hondartzen erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna da egon daitezkeen arriskuak saihestea. »

Azkenik, denboraldia hasi berri denez, Kontxako hegalean dauden tabernak ere irekiko dituzte gaurtik aurrera.