Erriberako Merkatua egoera berrira egokitu da

0

Bilboko Erriberako Merkatua normaltasuna ari da pixkanaka berreskuratzen, San Antonetik eta Mesedeetatik sartzeko ateak berriro irekiz. Pandemia hasi zenetik itxita egon dira, edukierak hobeto kontrolatu ahal izateko.

Irekita geratu da, baita ere, gastro-tabernen inguruaren eta postu tradizionalen salmenta gunearen arteko komunikaziorako barruko igarobidea. Horretarako, bertan instalatu ziren banaketarako elementu guztiak kendu dira.

Osasun agintariek COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko azken prebentzio neurriak argitaratu eta gero, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. Fasea gainditu ondoren, Bilbao Zerbitzuak erakundeak Merkatura sartzeko neurri berriak ezartzea erabaki du.

Sarbideen kontrol automatikoari eta segurtasuneko langileen presentziari esker, espazio komunetan ez dela baimendutako edukieraren %60 gaindituko eta pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordeko dela bermatu ahal izango da.

Horrez gain, Erriberako Merkatuaren barrualdean maskara erabiltzen jarraitu beharko da, eta sarrera bakoitzean instalatu diren banagailuak ere erabili beharko dira.