Euskotrenek gaueko zerbitzuak eskainiko ditu asteburutik aurrera

0

Euskotrenek datorren asteburutik aurrera metroko (3. linea Bilbon) eta trenbideko (Bizkaia eta Gipuzkoa) gaueko zerbitzuak eskainiko ditu. Konpainiak, ordubete lehenago amaituta, COVID-19ak sortutako egoeran zehar abian jarritako zenbait neurrietara eskaintzaren egokitzapen prozesuaren esparruan etendako zerbitzua partzialki berreskuratuko du.

Alarma-egoera desagertu ondorengo eskariaren bilakaerari erreparatuta, eta gure udalerrien arteko mugikortasuna errazteko asmoz, Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu zuen udako zerbitzuaren hasiera, uda-garaiko joan-etorrien beharrak asetzeko helburuarekin. Orain, asteburuetako gauetan emandako zerbitzua handitu du, Bilboko Metroko 3. linean ostiral eta larunbatetako zerbitzua partzialki eskainiz eta larunbatetako zerbitzua tren zerbitzuetan.