Lanbideren webguneak lan-merkatuaren egoerari buruzko informazio xehatua emango du

0

Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde publikoen, erakunde laguntzaileen, enpresen eta pertsona interesdunen esku jarri du informazio-zerbitzu berria bere webgunean, Open Task (egiteko irekia euskaraz) izenekoa. Tresna telematiko berria da; haren bidez, Euskadin enplegu-egoerari buruzko informazio xehatua eta eguneratua bildu ahalko da, enplegu-eskariaren aldetik.

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak honako hau azaldu du: “tresna horren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuak aurrera egiten du bere zerbitzu publiko irekiaren estrategian, eta, hala, Euskadin enplegu-eskariaren informazio xehatua eta eguneratua ematen du”. “Lan-merkatuan inplikatuta dauden eragile guztiek dute, hala, erabakiak errazago hartzeko informazioaren oinarria; izan ere, egoeraren egungo argazkia izateaz gainera, azken hilotako bilakaera ikusteko aukera ere ematen du”.

Lanbidek aste honetan bere webgunearen bidez abian jarri duen tresna berri horrek, gainera, aukera emango du 2018tik gaur egun arte Lanbiden erregistratutako enplegu-eskaria eratzen duten kolektiboen egoeraren jarraipen xehatua egiteko: eskatzaile langabeak, okupatuak, ABEEE egoeran daudenak (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) eta ez-langabeak.

Open Tasken bidez, kolektibo horien informazioa aldien, lurralde-eremuen eta jarduera ekonomikoko eremuen arabera kontsulta daiteke, kontsultatzen duenak hautatzen duenaren arabera. Informazio hori kolektibo horien bereizgarri diren aldagai nagusien arabera iragaz daiteke: sexua, adina, maila akademikoa, jatorria, prestazioak etab.

Open Task tresna berri hori Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean kokatzen da (www.lanbide.euskadi.eus), herritarrek lan-merkatua eratzen duten askotariko aldagaiei buruzko informazio xehatura jo ahal izateko, besteak beste: biztanle okupatuak, langabezia erregistratua, autonomo-kopurua, enplegu-eskatzaile ez-langabeak edo ABEEEren eraginpean dauden pertsonak.

Gainera, datuen trukea denboraldien, lurralde-eremuen, sexuaren, adinaren, maila akademikoaren, sektoreen, jatorriaren, prestazioen eta beste zenbait arloren arabera ere egin ahalko da.

Hori guztia, informazioa esanguratsua izateko, esportatu ahal izateko eta interesa duten pertsona eta erakundeei beren azterketak eta ikerketak egiteko aukera emateko.