Donostiak Erizainen omenezko plaza bat izango du

0

Donostiako Gobernu Batzordeak hiriko plaza bati “Erizainen plaza” izena ematea onartu du. Zehazki, Zurriola pasealekuaren, Jesus Maria Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plazari. Eskaera, SATSE Erizaintza Sindikatuak eskatu zuen, eta gaur goizean onartu da.

Ekintza honekin, hiriak, pertsonen osasunaren alde funtsezko lana egiten duen talde bati omenaldia egiten dio. Lan hori nabarmenagoa izan da COVID-19aren krisian. Gainera, OMEk aitortutako Erizainaren eta Emaginaren Nazioarteko Urtean egiten da.