Euskaldunak bere areto eta espazio guztien edukierak egokitu ditu

0

Jarduera pixkanaka ari da Euskalduna Jauregira itzultzen, baina horretarako, bertaratutako guztien segurtasuna bermatzeko hamar bat ekintza inguru ari dira gauzatzen.

Teknikariak erlojuz kontra ari dira lanean areto eta espazio guztietako edukiera murrizteko, bertaratuen segurtasuna bermatzeko. Komunikabideek lekuan bertan ikusi ahal izan dute segurtasunezko distantziak gordetzeko besaulkien patioetan egiten ari diren egokitzapen lanak.

Zifratan, Auditoriuma 2.164 eserleku izatetik 1.000 eserleku izatera pasatuko da; 0A aretoa 150etik 55era; 0B aretoa 613tik 300era; 0C aretoa 103tik 50era; 0D aretoa 305etik 85era; eta 0E aretoa 435etik 144ra. Egun hauetan gune horiek ekitaldiak jasotzen hasi dira. Gaur bertan batzar bat egin da 0B aretoan, eta asteburu honetan Aurrera Fest!, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskaldunan kulturaren kontsumoa suspertzeko egin duen apustua, jasoko dute.

Horrez gain, komunetan, igogailuetan eta gune komunetan ere edukiera murrizketak egin dira eta seinaleztapen berezia instalatu da. Modu berean, kanpotik sartzeko dauden sarbideetan eta barruko espazio guztietan ere seinale gehiago jarri dira, joan-etorriak eta sarbideak aseguratzeko, indarrean dagoen arautegia betez. Beste alde batetik, Euskaldunak airea filtratzeko sistema berri eraginkorragoa (F9) instalatu du.