‘Goizaldiak’ adineko pertsonentzako eguneko arreta zerbitzua itzuli da

0

Donostiako ‘Goizaldiak’ zerbitzua etenda egon ostean, berriz ere arreta eskaintzen hasi da hiriko 4 zentroetan. Halere, konfinamenduan ‘Goizaldiak’-eko erabiltzaileen jarraipena egin da.

Eguneko zerbitzu honen bidez, adineko pertsona ahulen autonomia mantentzen lagundu eta adinekoari bere ohiko giroan iraunaraztea lortu nahi da, bai eta haien sozializazioa bultzatzea ere, dagokion kasuetan, isolatze egoerak konpentsatzeko.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek zerbitzua berriro eskaintzearen garrantzia azpimarratu du: “oso berri ona da, eguneroko bizitzan zailtasunak izan ditzaketen adineko pertsonei berriro ere horrelako zerbitzua eskaini ahal izatea etenaldiaren ostean. Gehienentzat ‘Goizaldiak’ sozializatzeko aukera paregabea da”.