Illunbek disuasioko aparkalekua izango du

0

Datorren uztailaren 11tik abuztuaren 23ra bitartean, Illunbe disuasioko aparkalekua izango da. Honela, hiria bisitatu nahi dutenei autobus zerbitzua ezarriko zaie hirigunera hurbiltzeko, eta hiriko trafikoa arintzeko asmoz. Autobus zerbitzua doakoa izango da, eta hogei minutuko maiztasuna izango dute, tokiko merkataritzan kontsumoa bultzatuz.

Mugikortasuneko zinegotziak, Pilar Aranak, honako hau adierazi du: “anezka autobusak Illunbeko aparkaleku erdigunearekin lotuko du Errondo pasealekuaren hasieran, Menchu Gal parkearen alboan, egingo duen geldialdiaren bidez lotuko du. Zerbitzua 20 minutuz behin eskainiko du 11:00etatik 22:30era bitartean. Geltokia totem eta kokapen-mapa banarekin seinaleztatuta egongo da errazago topatu ahal izateko, eta irteera eta helmuga toki berean egongo dira”.

Bestalde, Turismo Sostengagarriko zinegotzi Cristina Lagen esanetan, “helburua da bisitatzen gaituztenei haien ibilgailua aparkatu ahal izateko tokia eskaintzea, hala haien ibilgailuz hirigunera sar ez daitezen; izan ere, egunotan hirigunean pilaketak izaten dira eta are gehiago aurten, hirian egiten ari diren obra ugariak ikusita”.