SS-Gipuzkoa Film Commission-ak berriro ekin dio jarduteari

0

Ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publizitate iragarkien filmaketak pixkanaka itzultzen ari dira normaltasunera, Gipuzkoan burutzen diren filmaketa guztiei zerbitzua ematen dien San Sebastian- Gipuzkoa Film Comission bulego teknikoaren laguntzarekin.

Pelikula batek, ‘Ilargi guztiak’, jada lortu du filmaketa amaitzea eta beste proiektu batzuek, hala nola ‘El internado: las cumbres’ telesailak, grabaketei berrekin diete Gipuzkoako hainbat kokalekutan, betiere filmaketetara egokitutako prebentzio eta higiene neurriak barne dituen Ministerio Aginduan ezarritako segurtasun neurriak zorrozki errespetatuta.