2019ko Gazte Ekintzailetzarako Programari amaiera eman zaio

0
Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Joxe Mari Korta Zentroan Euskal Herriko Unibertsitateko Gazte Ekintzailetzarako Programaren amaiera ekitaldia egin da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Gazte Ekintzailetzarako Programaren helburua da » ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren». 2019ko edizioan 44 beka eman dira, horietatik 12 Gipuzkoako proiektuetarako.

2019ko edizioaren amaierako ekitaldian, Gipuzkoan, hainbat eremutan hautatutako 12 proiektuak aurkeztu dira, hala nola Arkitektura, Pedagogia, Kimika, Fisioterapia, Medikuntza, Informatika Ingeniaritza… Proiektu horiek Bic Gipuzkoa, Tecnalia Ventures, BerriUp eta UPV/EHUko pertsonek osatutako aditu-panel batek ebaluatu ditu. Ondoren, etorkizuneko baliabide eta estrategiei heldu diete Marisa Arriolak eta Karmele Arozenak (Bic Gipuzkoa), German Lasak (Tecnalia Ventures) eta Patricia Casadok (BerriUp). Gorka Artolak, Maria Jose Urangak, Aimar Insaustik eta Alberto Diaz de Junguitu programaren buruak ere parte hartu dute Euskal Herriko Unibertsitaterean izenean.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gazte Ekintzailetzarako Programa azken hiru ikasturteetan unibertsitate-titulu ofiziala lortu duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle egresatuei eta gradu bateko azken ikasturtean edo Euskal Herriko Unibertsitateko 2019/2020 ikasturtean master ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta dago. Hautatutako proiektuetako pertsonek laguntza ekonomikoa jaso dute, eta ekintzailetzari eta berrikuntzari buruzko berariazko prestakuntza-ikastaro batean parte hartu dute. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateak aholkulari-sare bat jarri du haren esku, proiektua garatu bitartean aholkularitza profesionaleko zerbitzuak.