Crowdfunding Bizkaiak bertan errotutako proiektu batean inbertitzeko aukera ematen du

0

Crowdfunding Bizkaiaren plataforman finantziazio-txanda barri bat ireki da bioteknologiaren sektorean: OSTEOPHOENIX: https://crowdfundingbizkaia.com/eu/proyectos/osteophoenix. Interesatuta dagoen pertsona guztiek bertan inbertitu ahal dezaten.

Osteophoenixen lan lerro ezberdinen artean, patentatutako gailu baten bidezko birsorkuntza odontologikoan ardaztutakoa gailentzen da, honek hezur eta hortzoien birsorkuntza naturala baimentzen duelarik, pazienteetan hortz-inplanteak jartzeko aukera esanguratsuki handituz.

Gailu hau, hesi oklusiboa deiturikoa, erretxinazko bioeredu batetik hasita titanioan 3D inprimatzeko teknologia aurreratua erabiliz Osteophoenix-ek diseinatu eta fabrikatzen du.

Gainera, Osteophoenix-en burezurreko akatsen berreraikuntza ahalbidetzen duten burezurreko mailak ere egiten dituzte.

Gaur egun, Osteophoenix-ek jada badauka ISO 13485 araua merkatu europarrean hesi oklusiboak merkaturatzeko, eta hurrengo pausoa FDA ziurtagiria lortzea da, honek merkatu iparramerikarrean sartzea baimenduko diolarik, estatukoa baino berrogeita hamar aldiz salmenta potentzial handiagoa duen merkatua.

Crowdfunding Bizkaian ireki den inbertsio-txandaren helburua FDA ziurtagiria lortzeko laborategiko probak egiteko eta espezializatutako pertsonala kontratatzeko beharrezkoa den inbertsioa ordaintzea izango da.