Pandemia dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi du San Inazio eguna ospatzeko Foru Jauregian Bizkaiko gizarteari egin ohi zaion harrera ekitaldia.
COVID-19aren hedapena geldiarazteko osasun-agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta eta Foru Jauregian urtero egiten den gizarte-, lan-, kultura- edo kirol-arloko erakunde, elkarte, enpresa eta antolakundeak ordezkatzen dituzten 500 bat pertsonaren osasuna eta segurtasuna lehenesteko, Foru Erakundeak bertan behera uzten du San Inazio eguna ospatzeko ekitaldia.
Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, foru diputatuekin batera, bere gobernuak azken urtean egindako jarduera errepasatuko du datorren uztailaren 30ean, mezu instituzional baten bidez.