Joan den astelehenean Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 11.758 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasi zuten UPV/EHUn. Batxilergoko ikasleez gain, goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 836 ikasle gehitu behar dira. Iazko datuekin alderatuta, %8,6 gehiagok egin ditu probak.
Batxilergoko 11.758 ikasle horietatik, 1.640k egin dute Arabako Campusean, 5.801ek Bizkaikoan eta 4.287 Gipuzkoakoan. Eta LHtik datozen 836 ikasleetatik, 136k egin dute Arabako Campusean, 379k Bizkaiko Campusean eta 307k Gipuzkoakoan.
Hizkuntzaren arabera, Batxilergoko ikasleen %74k (8.677 ikasle) euskaraz egin du, eta %26k (3.051) gazteleraz. LHko ikasleei dagokienez, %57k egin du proba euskaraz, eta %43k gazteleraz.
Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin duten Batxilergoko ikasleen %55 emakumezkoak dira, eta % 45 gizonezkoak. LHko ikasleei dagokienez, emakumezkoak %69 dira, eta gizonezkoak %31.