EHAAk Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen prestakuntzarako ia 766.000 euroko laguntzak argitaratu ditu

0

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) prestakuntzarako bost deialdi argitaratu dira gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean. Deialdiek, guztira, 765.985 euro dituzte. Zehazki, EHAAk ebazpen hauek argitaratzen ditu:

  • EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez bost matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka iragartzen baitira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko. Aipatutako ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du. Horrela, bost matrikularen gastuak ordaintzeko bost bekaren deialdia zabaldu da “Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. Ikastaroa (2020-2021)” egiteko. EVETU – Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak antolatzen du; eskola Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendekoa da. Deialdiaren helburua da lurraldearen antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten arloetan diharduten pertsonen prestakuntzari eta birziklapenari bide ematea. Guztira, IVAPek 985 euro bideratuko ditu beketara.
  • Erakunde eta enpresentzako deialdia, EVETU – Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak antolatutako “2019-2020 Hirigintzako eta Lurralde Ikasketetako XLV. Ikastaro” esparruan praktiketako pertsonak hartzeko. Deialdi honen bidez, IVAPen helburua da ikastaroan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatzea, eta, horretarako, enpresa edo erakunde hartzailearen lanetan laguntzea praktikak egiteko.
  • EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde edo enpresetako diruz lagundutako praktikak erregulatzen baitira eta haietan parte hartzeko deia egiten baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiten duten ikasleei . Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE/IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako “2019-2020 Hirigintzako eta Lurralde Ikasketetako XLV. Ikastaro”ko ikasleek erakunde eta/edo enpresetan diruz lagunduta egingo dituzten praktiken deialdia ireki da. IVAPek, guztira, 22.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza horietara; laguntza bakoitzeko ez da gaindituko, inolaz ere, 2.222,22 euroko kopurua.
  • EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita 2020ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, ebazpen honen, bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira”. IVAP-ek, aurten, 2020. urtean, 000 euro inbertituko ditu; horrela, Euskadiko udal eta mankomunitateei lagunduko die langileak erabat edo partzialki ordezkatzeko kostua finantzatzen, harik eta beren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna lortu arte.
  • Urte honetan, Euskadiko foru- eta toki-administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia. Guztira, 703.000 euroko laguntza dira, 218.000 euro foru-administrazioetarako eta 485.000 tokiko administrazioetarako. Helburua da aldundiek eta toki-administrazioek (udal, mankomunitate edo kuadrillak) onetsitako etengabeko prestakuntza-plan eta -programak sustatzen eta finkatzen laguntzea.