Barakaldoko etxebizitza bateko zorua erori da

0

Goizaldean erori da Barakaldoko Kadagua auzo barakaldarreko etxebizitzaren zorua, eta bi pertsona izan dira arinki zaurituak. Bertara joan dira Tokiko Poliza, Ertzaintza eta suhiltzaileez gain, alkate Amaia del Campo eta Gizarte Ekintza eta Herritarren Segurtasuna arloetako zinegotziak ere ukituak gertatu direnei udal zerbitzuak eskaintzera.

Goizaldeko 1,45 orenetan gertatu da erorketa.  Behe-solairuko zorua etxebizitzako sotora erori da; han, hiru lagun zeuden, heldu bat eta bi adingabe. Hirurak eraman dituzte Gurutzetako ospitalera; zorionez, zauri arinak besterik ez zituzten.

Gaur goizean ikuskatuko du etxebizitza udal arkitektoak, egitura kaltetuta dagoen egiaztatzeko. Senideek hartu dituzte etxebizitzan bizi zirenak.