Emaitek Plus 2020 programa lagunduko du Eusko Jaurlaritzak

0

Emaitek Plus 2020 laguntzen baimena onetsi du Gobernu Kontseiluak, gaur, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eskatuta. Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologiko multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduera ez-ekonomikoa bultzatzeko urteko programa da.

Itzulgarriak ez diren eta norgehiagoka araubidearen araberako dirulaguntzen programa horren erakunde onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteak dira, ikerkuntza kooperatiborako zentroen eta zentro teknologiko multifokalizatuen kategorian egiaztatuak.

Bideratuko den kopuru osoa (65 milioi euro) bi zenbatekotan banatuko da:

1) Zentro teknologiko multifokalizatuentzat, 48.750.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 47.288.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 1.462.000,00 euro.

2) Ikerkuntza kooperatiborako zentroentzat, 16.250.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 15.763.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 487.000,00 euro.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta irailaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Eskabidera jotzeko eta hura betetzeko, egoitza elektronikoa baino ezingo da erabili.

https://www.euskadi.eus/servicios/1007807/ (gaztelaniaz)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007807/ (euskaraz)

Emaitzen bilakaera positiboa

Emaitek Plusek finantzaketa esleitzeko bere onuradunen jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen ditu.

Programaren emaitzen bilakaeraren analisiak erakusten du zentro teknologikoen batez besteko betetze-mailak gora egin duela: 2015ean 80,19koa zen eta 2019an, 89,55ekoa. Alegia, 9 puntu hobetu da, nahiz eta deialdi bakoitzean betetze-maila handiagoa eskatu den. Ikerkuntza kooperatiborako zentroak direla eta, batez besteko betetze-maila 2015ean 63,47koa izan zen eta 2019an, 82,76koa; alegia, 19 puntu egin du hobera, nahiz eta areagotu den deialdi bakoitzean eskatutako xedea.

Eskaintza teknologikoa eratzen duten zentroen zientzia- eta ikerketa-jardueraren emaitzak hobetzeko helburu horrek zeharka eragiten du, modu positiboan, beren I+G zerbitzuen hartzaile diren enpresen egituran (eskari teknologikoa), eta ez dakar inolako administrazio-karga gehigarririk enpresen sorreran.

Emaitek Plus 2020ren zenbatekoaren banaketa

 

PROGRAMA 2020 2021 GUZTIRA
5413 teknologia. 45.500.000 19.500.000 65.000.000
GUZTIRA 45.500.000 19.500.000 65.000.000

 

Bi esleipen-prozeduren bi agente-kategorien arteko dirulaguntzan aurreikusten den banaketaren arabera, 2020ko deialdirako aurrekontuaren banaketa honela geratuko litzateke:

 

 PARTIDAK 2020 2021 GUZTIRA
5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen jarduketa-planak 340.900,00 146.100,00 487.000,00
5413 teknologia. Zentro teknologikoen jarduketa-planak 1.023.400,00 438.600,00 1.462.000,00
5413 teknologia. Ikerkuntza kooperatiborako zentroen betearazpen-maila 11.034.100,00 4.728.900,00 15.763.000,00
5413 teknologia. Zentro teknologikoen betearazpen-maila 33.101.600,00 14.186.400,00 47.288.000,00
GUZTIRA 45.500.000,00 19.500.000,00 65.000.000,00