Gasteizek BEAren behin betiko ibilgailua aurkeztu du

0

Gero eta hurbilago dago TUVISAk kudeatuko duen Gasteizko Autobus elektriko adimentsua. Ibilgailu horren behin betiko prototipoa aurkeztu dute gaur Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapiak eta Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxeak, Europa Jauregian egin duten ekitaldi ofizialean. Prototipo horrek Arabako hiriburuko kaleetan zehar ibiliko da datozen hilabeteetan, aurrerago abiarazi aurretik bidaiaririk gabeko probak egiteko. Herritarrek, bestalde, ibilgailua bertatik bertara ezagutzeko eta barrura sartzeko aukera ere izango dute, uztailaren 14tik 20ra bitartean, hiriko hainbat tokitan. Gaur goizeko hitzorduak, gainera, BEIren irudi berria eta garraio sistema iraultzaile horrekin lotutako informazio guztia bilduko duen webgunea aurkezteko balio izan du.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu du Gasteiz erreferentea izango da Euskadin, Estatuan eta Europan garraio publikoaren elektrifikazioaren alorrean. “Gure hiriko joan-etorrien erdia ibilgailu elektrikoetan izan daitezela lortu nahi dugu”, esan du. Gasteizko alkateak nabarmendu ditu, baita, erakundeen ahalegina auzoak modu eraginkor eta natura errespetatzen duen batean lotzearen alde, bai eta koronabirusaren pandemiaren ostean garraio publikoan konfiantza berreskuratu beharra ere. “Mugikortasun Planaren zutabeetako bat da. Garraio publiko eta kolektiboaren garapena sustatu behar dugu, halakoa gero eta gehiago eskainiz, eraginkortasunez, eta edozein pertsonak erabiltzeko moduan, betiere intermodalitatearen alde”, azaldu du. Ildo horretan, alkateak nabarmendu egin du zenbait proiekturen pisu espezifikoa, esaterako tranbia Salburura eta Zabalganera luzatzeko proiektua, eta abiadura handiko tresna Gasteizera ekarri eta lurperatzekoa.

Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapiaren aburuz, mugikortasuna “funtsezko elementua da klimaren aldaketaren aurkako lehian”, eta esan du euskal industria prest dagoela iraunkortasun-irispideen araberako mugikortasunaren erronkari ekiteko, “basque mobility” estrategiari jarraiki. Sailburuak Gasteizko BEI “konponbide teknologiko berritzailetzat” jo du, zeinaren bidez “karbonoren menpekotasuna aldika-aldika murriztuko duen mugikortasun baterantz joateko” bidea egiteko aukera emango diguna. Euskal energia- eta mugikortasun-sistemaren etorkizunak hazteko aukera emango dio industria-ehunari.

Tapiaren hitzetan, “Euskadi Europako Batzordearekin lerrokatzen da, eta Green Deal delakoaren aldeko apustua abagunea da epe luzean hazkuntza eta enplegua bermatzeko, eta gizartea, ingurumena eta ekonomiarentzat balio erantsia sortzen, modu arduratsuan sortu ere”. Horrez gain, esan du “garraio adimentsurako aukera ematen digun konektibitate digitala eta osagai gero eta berritzaileagoen garapena” giltzarri direla etorkizuneko garraioa diseinatzerako orduan. Sailburuak uste du BEAk eta dagoeneko hasiak diren Salbururako tranbiaren lanek “irauli egingo dute hiriko barne-mugikortasuna”. Tapiak jakinarazi du Gasteizen edukiera handiko garraio publikoa elektrifikatzearen aldeko erronka Donostiara eramango dela datozen asteetan, hain zuzen ere Dbus konpainiaren 17. linean.

Azkenik, ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezek beste alderdi bati ekin dio, hain zuzen ere “Gasteiz Green eta Araba berdearen lidergoari trantsizio energetikoaren prozesuan eta natura errespetatzen duen mugikortasunaren alorrean. Duela egun batzuk Ekienearen aurkezpenean izan ginen, hain zuzen ere Araban egingo den proiektu fotovoltaico handi batean; horrez gain, energia eolikoaren zenbait proiektu garatzen ari dira; eta gaur urrats bat gehiago eman dugu Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektuan. Lidergoa, beraz, soil-soilik berrikuntzatik bideratu daitekeena”, esan du. Horrez gain, Araban inbertsio handiak egitea ahalbidetzen duen erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du. Bere mintzaldia amaitzeko, Arabako ahaldun nagusiak berriro azpimarratu du Arabako Foru Aldundiak Gasteizekin duen konpromisoa: “Hiriburua aldatzen ari da, aurrerapausoak ematen, eta Aldundia prozesu horretan dago, buru-belarri”.

Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxearen hitzetan, “Gasteiz eta Euskadi osoko lehen linea erabat elektrikoa izango da, zalantza gabe Arabako hiriburuaren hiri-garraioaren sistema goitik behera eraldatuko duen iraultza, Europan erreferente izatera deitua. Gehiago ere esan du: “Gure autobus elektrikoak Euskadin diseinatu eta eginak dira, Araban dagoen Ekian eguzki-parke fotovoltaikotik datorren energia berdearen bitartez. Harro gaude gure elektromugikortasun proposamenak gure geure lurrean berean ezartzeaz. Gure autobusak guztiz isilak dira, eta erabat errespetatzen dute ingurumena”.

Gaur aurkeztu den modeloa Irizar ie tram izenekoa da, 12 metro luze, 3 ate ditu eta 22 leku bidaiarientzat. Ibilgailuaren motorra 180 kW artekoa da, ion-litiozko bateriek elikatuko dute, zein Irizar e-mobilityk Adunan (Gipuzkoa) dituen instalazioetan garatu eta egin baitira.  Ibilbidean direlarik, ibilgailuak 4 minututan kargatuko dira, kargatze-sistema ultra-arin eta elkarrerangigarri bati esker. Proiektu honetarako, Irizar e-mobilityk Yarritu enpresa eraikitzailearen eta LKSren kolaborazioa izan du; bi enpresa horiek ingeniaritza, obra zibil, seinaleztapen, komunikazio eta beste lan batzuez arduratzen dira.