Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa txikiak diruz laguntzeko aparteko laguntza-lerroa

0

Gobernu Kontseiluak COVID 19aren ondoriozko krisiaren eraginpean dauden Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa txikiak diruz laguntzeko aparteko beste laguntza-lerro bat onetsi du.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak:

a) Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezian, langile bazkideek norberaren konturako langile gisa kotizatzeko ordainketaren inguruko kuotak.

b) Negoziorako lokalaren errentamendu-gastuak.

Zenbatekoa, guztira: 1.000.000 euro

Lan-sozietate edo -kooperatiba bakoitzak, gehienez, 4.000 euroko laguntza jasoko du (kuotak: 3.000 euro / alokairua: 1.000 euro)