Hiru adingabe atxilotu zituzten Retuertoko gizon bati urrezko katea lapurtzen ahalegintzeagatik

0

Hiru adingabe atxilotu zituen joan den ostiralean Barakaldoko Poliziak Retuertoko gizon bati urrezko katea lapurtzen ahalegindu zirelako. Arratseko 20:35ean jazo ziren gertakariak; 15-16 urteko nerabeek biktima iraindu zuten, San Inazio ingurua zeharkatzen ari zenean.

Hasieran, aurre egin zioten  gizonari adingabeek, euro bat eskatuz. Hark ezezkoa eman zienez, katea lapurtzen ahalegindu ziren, eta lortu ez bazuten ere, min eman zioten saiakeran gertatutako borrokan Hain zuzen ere, eskuturrean hartu zuen mina gizonak

Biktimak itzuri egitea lortu zuen, eta Tokiko Poliziara deitu zuen. Agenteak berehala bertaratu ziren lapurreta-saiakera gertatutako lekura.  Gizonak emandako azalpenei esker, handik hurbil aurkitu zituzten hiru gazteak, Bilborako norabidean ihes egiten ahalegintzen ari zirela.

Autobide gaineko N-634 errepideko zubian lortu zuten tokiko poliziek ustezko lapurrak atzematea, eta hantxe bertan atxilotu zituen. Haietako batek soina biluzik zuen; beste biek, ordea, kamiseta bana zeramaten jantzita.

Barakaldo eta Portugaletekoak dira atxilotuak. Atxilotutakoan,  polizia-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak bideratzeko, eta, ondoren, euren legezko tutoreen ardurapean utzi zituzten.