Covid 19ak eragindako egoerari aurre egiteko merkataritzako bulego teknikoei zuzendutako laguntzak argitaratu ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Sonia Pérez Ezquerrak, gaur aurkeztu ditu Gobernu Kontseiluan COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntzak. Laguntzetara 1.809.000 euro bideratuko dira eta bulegoen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izango dira.

Laguntzek sailaren helburu nagusietako bati erantzuten diote: txikizkako merkataritza garatu, eraginkor eta lehiakorra, merkataritza-formatu anitzekoa, kontsumitzaileen premiei egokitua, lurralde-banaketan eta -irisgarritasunean orekatua eta hiri-kohesioan lagundu eta enplegu profesionalizatua irmotzeko modukoa bultzatzea.  Hori lortzeko, elkarri lotutako hainbat helburu ezartzen ditu, eta horietan biltzen dira merkataritza-sektorearen lehiakortasuna eta produktibitatea sustatzeko diseinatutako eta horretara bideratutako programak, beharrezko baldintza izanik, bestalde, garapen iraunkorrerako, aldi berean zerbitzuaren kalitatea areagotuta eta kontsumitzaileak gogobeteta gera daitezen lortuta.

Berrikuntza moduan, eta pandemiaren eraginez, merkataritza-sektorean kalteak ahalik eta gehien arindu ahal izateko, aldatu egin behar izan da laguntzak arautzen dituen agindua, hain zuzen ere, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetzeko. Horrela, laguntzan irizpide bat sartu da, puntuazioa lortzeko, helburu bakarra izanik COVID-19ak eragindako egoeraren ondorio ekonomikoak arintzera bideratutako ekintzak edo estrategiak sustatzea.