Voxen mitinean Barakaldon izandako ekintza bortitzak gaitzetsi ditu alkateak

0

Joan den astean gertatutako istiluetan Barakaldon bost pertsona atxilotu zituzten, ertzain bat eta neska gazte bat zaurituta, hiri-altzariak suntsituta eta ibilgailu pribatu bat ere kaltetuta edukiontziak erretzeagatik. Hau da Bide Oneran Voxek emandako mitinaren eta talde antifaxistek haren presentziari emandako erantzunaren balantzea. Barakaldoko alkate Amaia del Campok istiluak baloratu eta gaitzetsi ditu; izan ere, «errealitatetik oso urrun dagoen Barakaldoren irudia sortu da, herri baketsua, solidarioa eta demokratikoa baikara».

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo bat egin zuten, eta bost atxiloketa, dozenaka identifikazio eta jaurtitzeko arma gisa erabili ziren tamaina handiko dozenaka azkoin konfiskatu zituzten.

Ondorioak? Bi zauritu, edukiontziak erreta, Bizkaia kaleko asfaltoan kalteak eta auto partikular bat kaltetuta.»Onartezina da herritarrek horrelako ekintza bortitzak jasan behar izatea, eta, gainera, barakaldarren poltsikoetan gastua eragingo dute», azpimarratu du. «Atzo bizitakoak kezkatu egiten gaitu, batzuek eta besteek Barakaldo albiste bihurtu dutelako, errealitatearekin zerikusirik ez duen hiriaren irudia emanez. Gainera, ekintzak arriskutsuak izan ziren arratsaldeaz gozatzen ari ziren familientzat», azpimarratu du alkateak.