Dbus-ek bere zerbitzua handituko du

0

Dbus-en eskaintza pixkanaka berreskuratzeko plana martxan dago. Helburua, zerbitzua hobetzea eta COVID-19a baino lehenagoko egoerara lehenbailehen itzultzea da. Horrela, ziurrenik, irailean eskaintzaren %100a eskainiko da, pandemia baino lehenagoko zerbitzu batera itzuliz, ikastetxe eta unibertsitatenetan ikasturtearen hasierarekin batera.

Autobusen zerbitzu publikoa eskaera asko berreskuratzen ari da. Gaur egun, COVID-19a baino lehenagoko erabiltzaileen %60-65 inguru dago. Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, “oso datu positiboa da eta Donostiako herritarrek garraio publikoaren alde egindako apustu garbia erakusten du”.