Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 100 bideo argitaratu ditu

0

Ehun bat ikus-entzunezko muntaia argitaratu ditu Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ikasturteko azken hilabeteetan.

Eskolak berebiziko garrantzia eman dio, ikasleek musikaz eta dantzaz gozatzen jarraitzeko hezkuntza-esperientzia eskaintzen jarraitzeari, baita konfinamendu-egoeran ere.
Horrela, bada, eskolak irakasleentzat eta ikasleentzat egokia den plataforma birtual bat sortzen lan egin zuen, klase birtualak errazteko asmoz. Horrela, guztiek azkar eta erraz sartu zitekeen eskoletan.

Ildo horretan, musikaren eta dantzaren bidez gozatzea, Eskolak eta bertako irakasleek, «#etxeanmusika #etxeandantza» izenpean, hainbat jarduera proposatu zituzten beren ikasle eta senideentzat. Ikasleek modu birtualean eta etxetik eskaini ahal izan dituzte ikasturte amaierarako aurreikusitako emanaldiak, Eskolako sare sozialetan partekatuak izan direnak.

Jarduera horiek parte-hartze handia izan dute Eskolako ikasleen artean, eta beren etxeetatik dantzaren eta musikaren interpretazioak grabatu dituzte. Guztira 3.000 jarraitzaile izan dira sare sozialetan, eta bideo muntaiek harrera beroa izan dute, 60.000 bistaratze baino gehiago eta iruzkin positibo ugari lortuz.

Eskolak, «Musikatu Bizitza 2020» ikus-entzunezko muntaia antolatu zuen, ehun musikari eta korista inguru bildu zituenak eskolako ikasle eta irakasleen artean. Etxetik kamera baten aurrean, Emusik 2016 ekimenaren ereserkia interpretatu zuten. Bideo horren irismena 20.000 erreprodukziokoa izan da sare sozialetan.