Donostiarako webgune turistiko irisgarria

0

Donostia helmuga irisgarri gisa sustatzearen aldeko apustua egin da. Irisgarritasuna ez da soilik dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eskubide bat, baizik eta pertsona guztioi mesede egiten digun kalitate-ezaugarri bat. Eguneroko alderdi txikiak dira, erosotasuna errazten digutenak, eta hiriko egonaldia atseginagoa izatea eragiten dutenak.

Cristina Lage Turismo zinegotziak nabarmendu duenez, «Gero eta gehiago eskatzen da turismo irisgarria, biztanleria zahartzen ari delako eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta adinekoak aisialdiko eta turismoko jardueretan gehiago sartzen ari direlako; horrek, gainera, turismoa urtarotik ateratzen lagun dezake».

Ildo horretan, Donostia Turismoak accessibility.sansebastianturismoa.eus webgunea jarri du martxan. Webgune nagusitik ere sar daiteke bertara. Irisgarritasunari buruzko informazio-tresna berria da, eta datozen hilabeteetan hazten joango da.