Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren deialdi bateratuko hautaprobak

0

Ertzaintzako oinarrizko eskalako 700 agente plaza eta Euskadiko 26 udaletako beste 111 udaltzain plaza betetzeko hautaprobetara guztira 5.550 pertsona daude deituta. Onartutako 5.550 pertsona horietatik 4.057 (% 73) gizonezkoak dira eta 1.493 (% 27) emakumezkoak. Datuen analisitik ondorioztatzen denez, 3.217, hau da, %57,9, Bizkaikoak dira, 1.112, hau da, %20, Gipuzkoakoak eta 693, %12,5, Arabakoak.

Azterketak Bilbao Exhibition Centerreko lau pabiloitan egingo dira, segurtasun-tarteak bermatzeko, eta bi sarbide izango dira BECen iparraldera eta hegoaldera. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako pertsonalak gel hidroalkoholikoa banatuko du. Azterketa egitera doazen izangaiek maskara jantzi beharko dute