Etxetik lan egiteko programa pilotua sustatu du Donostiako Udalak

0

Donostiako Gobernu Batzordeak etxetik lan egiteko programa pilotua martxan jartzea onartu du. Programak hasieran sei hilabeteetako iraupena izango duen arren, urtebetera luzatzeko aukera izango da, baina aldez aurretik abisatuta modu presentzialera itzultzea adostu ahal izango da.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan duenez, «helburua ematen diren zerbitzuen eraginkortasuna handiagoa izatea dela, betiere, teknologia berriak erabilita lana hobeto antolatuz. Eta era berean, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiten ere laguntzea, lanean gogobetetze eta motibazio maila handiagoa lortzek.

Programa borondatezkoa izango da, eta lantalde baten barruan adostuko da. Hain zuzen ere, udal ordezkariek eta Udaleko Langile Batzordean ordezkaritza duten atal sindikaletako kideek osatzen duten lantaldean. Parte hartu nahi duten udal langileek zerbitzu aktiboan egon beharko dute programak irauten duen bitartean, eta beteko duen lanpostuan gutxienez urte bat betea izan behar du.

Horrenbestez, programan parte hartuko duten langileek gehienez astean hiru egunez zerbitzua modu ez-presentzialean emango dute, eta gainerako egunetan modu presentzialean eta ohiko lan-ordutegian lan egingo dute. Behin programa pilotua amaituta, parte hartu duten langileak aurrez esleitua zuten lanaldi presentzialera itzuliko dira.

Azkenik, behin programa amaituta, Udalak emaitzak aztertuko ditu, eta hala badagokio, telelana arautzea onetsiko da.